QUIERO COLABORAR ECONÓMICAMENTE CON LA PLATAFORMA ERRIGOITI-ARRIETA GARBI

Quieres ayudarnos económicamente, ahora puedes hacer donaciones, de forma personal o anónima, indicando"Donación" :

ASCO. ERRIGOITI-ARRIETA GARBI, con NIF: G-95608956
BBK-2095-0007-90-91-1052611-5
FINALIDAD DE LAS APORTACIONES DINERARIAS
La ASOCIACIÓN ERRIGOITI-ARRIETA GARBI, con NIF: G-95608956, se compromete a hacer uso de esta colaboración económica, mientras este proceso esté abierto, o se les anule la autorización "Total" a dicho proyecto.
COMENTARIOS EN ESTE BLOG:
La ASOCIACIÓN ERRIGOITI-ARRIETA GARBI, no se hace cargo, ni asume como propias, las opiniones que las personas libremente escriben, porque considera un valor propio la libertad de expresión.

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.

jueves, 11 de febrero de 2010

ALLERIKO padura

Kaixo lagunok!

EGUZKI talde ekologistak hurrengo informazioa bidali digu eta interesgarria izan zitekeelakoan hemen dozue, eta bakoitzak bere ondorioak atera dezala. Ingurugiroak dudarik gabe laguntza behar du.

Alleri: fartsa baten aurrean gaude?

Hilabete gutxi falta dira eskabadorak Alleriko paduran sartzeko, Ondarroako Udal Kudeaketa Batzordeak egunkari batzuetan zabaldu duenaren arabera. Lehengo fasean, urbanizazioarekin hasiko omen dira eta, bigarrenean, etxeak eraikitzen.

Alleriko padura LIC-IKG gune izendatua dago, interes komunitarioko gune. Eta, kasualitatez, hilabete gutxi falta dira LIC-IKG guneen babes eremuak zehazteko prozesu publikoa hasteko ere. Prozesu horretan, Alleriko padurari zelako babesa eman behar zaion zehaztuko da, eta horrela ZEC-ZEB bihurtuko da, Zaintzeko Eremu Berezia.

Udal Kudeaketa Batzordeak ondo daki Alleriko LIC-IKGa zehazten denean, oso gaitza edota ia ezinezkoa izango zaiola padura horretan etxeak eraikitzea edota bestelako obrak egitea, Allerik daukan balio ekologikoa handia delako eta ezarriko zaion babes maila oso altua izan daitekeelako. Eta horrexegatik nahi du hasi obrekin ahalik eta arinen, LIC-IKGa zehazteko prozesu parte hartzailea martxan jarri aurretik, behin obrak hasita prozesu horrek balioa galdu dezakeelakoan edota bere ondorioak baldintzatu ditzakeelakoan.

Ondarroako Udal Kudeaketa batzordeak herritarrok fartsa baten konplize egin nahi gaitu. Alleriko obrak hasi nahi ditu padura horiek izan behar duten babes maila nolakoa den jakin aurretik. Beraien interes ekonomikoak herritarren eta herriaren interes ekologiko eta sozialen aurretik ipinita.

Berriro diogu, hilabete gutxi falta dira obren lehen fasea hasteko, eta denon eskuetan dago proiektu honen atzera bueltarik gabeko ondorioak gelditzea, sarraski ekologiko bat bihur ez dadin.

Alleri zainddu!

www.blogak.com/aieri

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Y tú que Opinas :-?