MOZIOA:
Arrietako ezker abertzaleok, Malluki poligonoaren kudeaketaren inguruan, gure iritzia jakinarazi nahi dugu eta honako puntuak azaldu nahi ditugu , Arrietako bilkuran onar
daitezen:
Azken urteotan, hainbat zurrumurru egon dira Olabarri auzoko Malluki poligonoan kokatu nahi duten zentral termika baten instalazioari buruz, hau dela bide, hainbatetan, Arrietako Udalari honi buruzko informazioa eskatu diogu, baina, ez dugu erantzun zehatzik jaso.
Orain dela hamaika hilabete, Biomasa errekuntza planta baten proiektuaren lehenengo
berria izan genuen, zeinek Bioforest Bost S.L enpresak, Errigoitiko alkatearen erabateko
babesarekin, aipatutako poligonoan kokatu nahi duen.
Ingurugiroan eragin handia izango duen proiektu honen kontra alegazioak aurkezteko epea luzatu zen eta asko eta asko izan dira aurkeztu direnak, bai gure partetik , baita
"Errigoiti-Arrieta garbi " plataformako kideen partetik ere, baina Arrietako Udalak eman digun erantzun bakarra izan da, ez zeukala zerikusirik bere partea saldu zuenetik.
Geroztik , auzokideon erabateko kontrako jarrerak, irregulartasun zerrenda luze bat kaleratu du, bai proiektuan bertan bai poligonoaren bideratzean.
Irregulartasun honen kontra, hainbat politiko, URA instituzioa edo Arartekoa bera ere egon dira.
Eskertzen eta oso positibo baloratzen dugu, Errigoiti Arrieta Garbi auzo elkartearen eten-
gabeko iharduera eta aurrera eraman duen ikerketa eta salaketa.
Aipatutako poligonoan lanak hasi zirenean, hainbat salaketa sartu genuen, lanak bertan behera geldi zitzaten, auzokideon eta instituzioen baimenik ez baizeukaten, izan ere, Eusko Jaurlaritzako URA sailak lanak gelditzeko agindua eman zien, baina Errigoitiko Alkateak kasurik egin ez eta aurrera jarraitu zuen.
Hau honela, Arrietako Udaleko arkitektuak jakinarazi zigun, nahiz eta lanak Arrietako udalerrian egiten ziren eta Errigoitiko Udalak akordioa ez duela bete jakin,ezin zituztela gelditu, 2001ean udal bien artean akordio bat sinatu baitzuten.
Aipatutako guztia dela eta ,premiazkoa da, gure iritzian, Arrietako Udalak, Malluki poligonoaren proiektuan partaidea denez, orain arte egindako kudeaketa sostengaezinaren bideraketa, bere gain hartzea eta udalerriko ingurugiroko kalitatearen defentsa.
Horretarako , hurrengo neurriak proposatzen ditugu:
1.- Txozten juridikoa eskatzea, konbenioaren baliotasunaren inguruan.
2- Errigoitiko Udalari , idatziz bidaltzea eta publiko egitea, Arrietako Udalaren kexa poligo-
aren inguruan, hau da, orain gutxi hirigintzan egindako kalteei buruzkoa, zeren -
Errigoitiko Udalak ez baitu (URA) aginpidedun instituzioak agindutako lanen paraliza-
tzea bete.
3- Errigoitiko Udalari idatziz bidaltzea eta publiko egitea, Arrietako Udalak hasieran onar-
tutako irigintza-egitasmoaren defentsa, Malluki poligonoaren bertako industria eta ma-
nufaktura , alegia.
4- Butroi ibaiaren babesa helburu duten ekimen guztietan biziki parte hartzea, Europako
bisoia baitago eta animalia mota hau babestuta eta desagertzear baitago.
A LOS CONCEJALES Y ALCALDESA DE ARRIETA:
ResponderEliminarQuitaros ya la careta y no le hagais el caldo gordo al corrupto del alcalde deERRIGOITI.¿O estais metidos en el ajo ?