Alcalde de Errigoiti Iñaki Madariaga Otazua
Egunotan Bizkaia Irratiaren bidez, hainbat udal agintarik zorionak opa deutsiez euren herritarrei, eta horietako bat Iñaki Madariaga dogu. Bere berba ederren artean honako hau diñosku: “DANON ARTEAN bakea eta elkartasuna eraiki behar doguz”.
Baina nik gauza bat galdetu gura deutsot Iñakiri:
- Iñaki, zuk badakizu zer esan gura dauen “DANON ARTEAN”? Zelan darabilzu esakune hori hain lotsa gutxirekin? Noiz hartu dozu herrirako erabakiren bat “DANON ARTEAN”?
Gogora dagiguzan Iñaki Madariagak joan dan otsailean egindako adierazpenak:
“Ocho años de trabajo en silencio” (El Correo 2010/2/13).
Hortaz, Iñaki Madariaga, irratian herritar GUZTIEN diruaz iragarkia ordaindu arren, EZIN DOZU INOR ENGAINATU. Herritar askok eta askok, zuk uste dozun baino gehiagok, ez dabez gura zure ZORIonak, faltsukeria hutsa diralako, Gabonetako hipokresia aprobetxatuz diruaz ordaindutako berba hutsalak.
Ez egizuz zikindu Gabonak horrelako mezu iraingarriak eta faltsuak emanez!
Pankartea, Abenduak 31an, 11:00-12:00ak artean lapurtu zeurien.
ResponderEliminar11:00tan Olabarritik pasa nintzenean, gure Iñaki Maradiaga maitea, telefonoz deitzen izan zan bertako plaza ondoan.
12:00etan berriro pasa ta kendua izan zan jada.
Nik zuzenean, bera denuntziatuko nuke.
Pick-upa...telefono deia...
ResponderEliminarHarrelsonen gizonak izan ete dira ba
Desestimada la suspensión cautelar del recurso contra INAMA
ResponderEliminarGARA 2-1-2011
El Tribunal Superior de Justicia de la CAV desestimó el pasado miércoles la solicitud de suspensión cautelar de la resolución del recurso interpuesto contra Industrias de Maderas Aglomeradas S.A. (INAMA), empresa a la que el Departamento de Medio Ambiente de Lakua retiró su autorización en abril del 2010.
El Tribunal Supremo considera que “EL DERECHO CONSTITUCIONALMENTE PROTEGIDO DE DISFRUTAR DE UN MEDIO AMBIENTE ADECUADO PARA EL DESARROLLO DE LA PERSONA PREVALECE SOBRE LA LIBERTAD DE EMPRESA”.
Los argumentos que INAMA ofrecía para poder seguir en funcionamiento eran” LOS PERJUICIOS ECONÓMICOS A LA EMPRESA, A SUS EMPLEADOS Y A TERCEROS”. Por el contrario, la sentencia emitida por el Tribunal Supremo dice que «LO PRIMORDIAL ES LA PROTECCIÓN DE LA NATURALEZA PARA ASEGURAR UNA MAYOR CALIDAD DE VIDA», Y OPINA QUE LO DEMÁS ES «REPARABLE».
Ze motatako bakea nahi duzu Iñaki?
ResponderEliminarIsiltasunaren bakea. Kartelak, pankartak eta herritarren edonolaka adierazpen mota guztiak
desagertarazi egiten dituzunean Errigoiti eta inguruetako herrietatik.
Ez zaio horreri totalitarismoa deitzen?edo bestela nola deitu ahal diegu?
Ia egunen batean Errigoitin ere Inamarako erabilitako argumenduak, baliogarri bezala hartzen dituzten, Urte Barri honetako amets gaiztoa desagarerazteko.
ResponderEliminarZorionak eta urte Barri On guztioi!!!
Esa mañana, yo también pase por Olabarri, serían entre las 11:00 y 11:30, y en las inmediaciones vi dos todoterrenos, uno rojo y uno gris, por si sirve de algo. Segi aurrera eta animo.
ResponderEliminarIncinerar es el retrato de la voracidad desmedida, la manera de entender el progreso pasa por calcinar todo, destrozar el medio ambiente y poner cuantas mas farolas mejor. Es una radiografía del enriquecimiento rápido. Nos chantajean con los puestos de trabajo y la salud de la nefasta política forestal, pero la iniciativa empresarial está preocupada únicamente por “su” enriquecimiento, eso si muy sostenible en lo economico pero en lo ecologico?.
ResponderEliminarImajina dezaket Iñaki Madariaga nagusi moduan edukitzea zer izan behar den. Bere menpe egotea… ‘kazike’ baten aginduak, kaleratzeko mehatsua, obedientzia faltagatik salatzea…
ResponderEliminarHortaz, beharbada, menpeko baten laguntza derrigortua izango zuen, baina… ez dezagun ahaztu: Olabarriko pankarta kentzearen ERRUDUN BAKARRA Iñaki Madariaga da!
Okertuta zaude "zentralik ez" langileak gustura daude, ez dira zuk imajinatzen duzun bezala, eta ez dira zu bezalakoak.
ResponderEliminarEPELAK DIRA
Azken berriak:
ResponderEliminarEnteratu naizenetik, azkeneko kartela bi gizonezkok kendu zuten.
- 40-50 urte ingurukoak.
- Morrosko-morroskoak, lodiak izatera iritzi gabe.
- Euretako bat, papu gorriekin eta sudur nahiko luzearekin.
- Praka bakeru urdinekin eta koadrodun alkandorarekin.
Olabarriko pankarta dala eta ez dala... Iñork badauka horren arrastorik? Nonork nunbaiten pankartaren hondarren bat ikusi badau, esan daiskule hemen, mesedez.
ResponderEliminarHain polito jaio zan! ... Orain dagokion enterrue emon gura deutsogu.
Xabier Amurizak idatzitako bertsoak Lemoizerako eta Olabarrirako moldatua.
ResponderEliminarOn egin!!!
A a a: Ai Iñakiren zentrala
horixe bai badala
ifernuko magala.
A a a: ifernuko magala.
E e e: Ona dela diote
askoz hobe lukete
apurtuko balute.
E e e: apurtuko balute.
I i i: Zentral erraldoi hori
ez zait gustatzen niri
ifernua dirudi.
I i i: ifernua dirudi.
O o o: Zentral hori hor dago
hobe itxas barrengo
ur azpian balego.
O o o: ur azpian balego.
U u u: Oilarrak kukurruku
zentral madarikatu
horrexek hilko gaitu.
U u u: horrexek hilko gaitu.
A a a: Aurrerapen zatarra
galdara errauzkailea
onena ere txarra.
A a a: onena ere txarra.
E e e: Orain nago haserre
egingo nuke barre
suak baleza erre.
E e e: suak baleza erre.
I i i: Sententzia biomasari
lenbizi jota hausi
eta gero ikusi.
I i i: eta gero ikusi.
O o o: Biziaren kontrako
labe hori zertako
ez al dugu botako?
O o o: ez al dugu botako?
U u u: Umorerik baduzu
joanda aurretik musu
ta atzetik eman su.
U u u: ta atzetik eman su.
A a a: Aurrera doa gerra
ez litzake ederra
dena galdu beharra.
A a a: dena galdu beharra.
E e e: Ez nago lasai bate
biomasazko ate
guztiak bota arte.
E e e: guztiak bota arte.
I i i: Ez da hemen indarrik
nai ez duen bakarrik
baina ez biomasarik.
I i i: baina ez biomasarik.
O o o: Aizu, Bioforest
ez bakerik espero
hortan orain ez gero.
O o o: hortan orain ez gero.
U u u: Euskaldunak gara gu
odolik badaukagu
irabaziko dugu
U u u: irabaziko dugu.
DEIA, 2010-9-12
ResponderEliminar‘El proyecto de Malluki cuenta con el rechazo de "grupos de interés minoritarios en Errigoiti y municipios de su entorno", algo que, DESDE EL CONSISTORIO, CONSIDERAN QUE "ESTÁN EN SU DERECHO”
Iñaki Madariaga:
Herritar horiek pankarta batean erakusten badute euren iritzia eta zuk pankarta hori kendu egiten baduzu, NON DAGO zuk errespetatu behar duzun HERRITARREN ESKUBIDEA?
Zelan diñozu herritarrok ados ez egoteko eskubidea daukagula?
Iñaki Madariaga:
¿Cómo ‘consideras’ que parte de la población ESTÁ EN SU DERECHO de mostrar su desacuerdo cuando quitas pancartas donde esos vecinos muestran su opinión?
En esa pancarta se pedía TU DIMISIÓN. Te guste o no te guste, esa es la realidad. ¿Por qué no eres lo suficientemente valiente como para plantear un referendun sobre la central en Errigoiti?
A mallukiberdea, lo del alcalde sólo tiene dos calificativos: cobarde y falso.
ResponderEliminarZentralaren kontra dagoen eta herritarren parte hartzearen alde, horretarako baliabideak ipiniz(informatu,galdetu, iritsia kontuan hartu ...)alkate bat behar dugu Errigoitirako.
ResponderEliminarHori lortzeko denon lana beharrezkoa izango da.
Zuk Iñaki, gutxiengo baldintza hauek ez dituzu betetzen.
Zergatik ez duzu alkatetza uzten lehenbailehen.
Hauteskundeak 4 hilebete barru egingo dira.
ResponderEliminarZerbait esan eta egin beharko dugu.
Beti erantzun eta beti erantzun, esateko garaia izango da, ezta?
Las elecciones municipales están a la vuelta de la esquina.
La plataforma no solo debería actuar dando respuestas, quizás es el momento de decir algo distinto ahora....
Zerbait egin bearko dugu,indarrak elkartu eta buenos dias kanporatu.
ResponderEliminarBihotza, burua, eskuak!!! sentitu, pentsatu, ekin!!! DANOK ALKARREKIN!!!BIHUR DEZAGUN BUENOSDIAS HONDAKIN.
ResponderEliminarHonelako lotsabakoa, beste lau urtetarako... puff larregi!!
ResponderEliminarLemoizko Nuklear zentrala ekartzen digu ona zelakoan
Benetan edonorentzako larregi !!
Jarri dezagun ASTOA alkate, irabaziko dugu eta !!
Alderdikideok, artabururik ez ekarri gure herrira !!
Hauteskundeei begira, gauza bat dago argi: indarrak ezin dira galdu! Ezin dira beste bi edo hiru aukera eskaini, BAKARRA izan behar da, Iñaki dagoen lekutik kendu gura bada. Politikakeriak alde batera utzi, eta talde bakar horrek zentralik gura ez daben errigoitiar guztiak batu behar ditu, hainbat sentsibilitate izan arren. Momentu honetan Errigoiti (eta inguru guztia) salbatu behar da, eta zentralik ez eraikitzea izango da salbazioa. Gobernu talde berri hori, nahita bere, ez litzake izango orain artekoa baino txarragoa!
ResponderEliminarAmurizaren kantie moldatu dabenak idearik pe ezteko bertsotan: POTO ein deu !!!
ResponderEliminarhttp://www.youtube.com/watch?v=HotHHfOgo5g
ResponderEliminarEz enaz bertsolarixe, helbide honetan duzue jatorrizko kanta.
P.D.: Onartzen dire zuzenketak.