Kaixo Errigoitiarrok
"Lehenengo eta behin eskerrak emon gugan jarritako konfidantzagatik. Hauteskunde aurrekanpaina ez da erreza izan, Bilduren ilegalizazioaren mamuak asko baldintzatu gaitu, azkenean, denon indarraz,presente egotea lortu dogu. Herrira aldaketa ekartzea helburu, zalantzak euki doguz, aukera politiko bakarra eskeintzea edo aukera bi emotea, jarduera egokiena zein izango zen.
Gure oinarri ideologikoak bultzatuta eta veste aldetik boto aniztasuna bermatzeko aLlkera onena talde biak, Bildu eta SOS Errigoiti, hauteskundeetan egotea ebatzi genduan. Gerora ilusioz beterik lan egin dugu eta errigoitiarrok gogotsu somatu doguz ere. Gogotsu Errigoiti askatzeko, Erdi Aroko politika kazikilari amaiera emoteko, zentral termikoa ez eraikitzeko, ... Baina tristura handiz eta ez etsipenez, boto gitxi batzugatik, ez dogula lortu aitortu behar dogu. Helburua ez da erreza izan, kanpotik ekarritako botante asko dau Errigoitin, eta horiek ez dabe iletargiaren alde iluna ikusten, Iñaki Madariaga eta bere taldearen zabarkeria.
Iñaki Madariagak nagusiak kukilduta dauzka, kotxez ekartzearen ordez sobrea eskura emoten dautse berari botatzeko, askatasunaren aurkako delito grabea eginez. Eta kontuz onartzen ez dauenak!. Amarru guzti horiekaz, halan eta guztiz, askoz gehiago dira guk(SOS Errigoitik + Bilduk=220) lortutako botoak PNVk baino (196). Ez boto emaileok, are gutxi9go bizilagunok, ez gaude PNVgaz. Baina, hauteskunde legeak gehiengoak sortzeko boto gehien
atera dauen taldea saritzen dau eta holan izan dira emaitzak:
Udala: PNV-196 Bildu-138 SOS-82 PNV-4 zin Bildu-2 zin SOS-1zin
Aldundia PNV-206 Bildu-165 Aralar-19 PP-11 PSOE-4 Esk Bat-2
Gure aldetik, opoziziotik, zuokaz hartutako konpromezuak betetzen eta betearazten saiatuko gara. Iruzurraren aurka sutsu borrokatuko dogu eta herritarron ahotsq entzunarazi. Bestetik, hainbat arazo Foru Aldunditik eta eskualdeko beste erakundeetatik bideratzen dira eta bertótik ere ekingo dautsagu.
Eskerrik asko berriro eta edozer behar badozue gugaz kontaktuan jarri".
Sinatu:
SOS Errigoiti eta Bildu
Ekainaren 10an, 2011.
Zuen bion arteko lanean, eta plataformaren lanean daukagu herritar askok esperantza.
ResponderEliminarIkusgarria!!
ResponderEliminarLana oker egina....
ResponderEliminar....... Orain negarra !!
Negar egin ostean, malkoak xukatu, aurpegia ur freskoaz garbitu eta beharrean segitu!
ResponderEliminarEz deutsogu alkatetza kendu baina herritarren babesa geuk deukogu, geuk dekogu aginte morala, berak aginte makila baino ez!